XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxebizitza familiar hutsetan ez da egoiliarrik egongo, eta erreferentzi datan norbait badago horietan, pasadizokoak izango dira.

BIZITOKIAK

Bizitoki izena ematen zaie honako hauei: etxebizitza familiarren definizioaren baldintzak ez bete arren (mugikorrak, erdi-iraunkorrak edo aldi baterakoak direlako, edo jendea bizitzeko egin ez badira), zentsua egiten den unean familia baten edo batzuen kide diren pertsona baten edo batzuen ohiko egoitza diren barrutiak.

ESTABLEZIMENDU KOLEKTIBOAK

Establezimendu kolektibotzat jotzen da familian bizi ez diren pertsonak bizitzeko edo eraikinak, establezimendu horiek guzientzako agintaritza edo araubide baten menpean eta erakunde baten menpean badaude.

ZUZENBIDEZKO BIZTANLERIA

Egoitza erreferentziako lurraldean duten pertsona guztiez osatzen da, hau da, barruti horretako udalen batean erroldatuta daudenez, zentsua egiten den unean bertan dauden ala ez kontuan hartu gabe.

IZATEZKO BIZTANLERIA

Zentsuaren datan erreferentziako lurraldean dauden pertsona guztiez osatzen da, bai egoitza erroldatzen diren udalerrian bertan dutenez (bertan dauden egoiliarrez), bai eta bertan pasadizoan daudenez (pasadizokoez) ere.

FAMILIA

Familia bat osatzen dute gastu batzuk elkarren artean izanik eta ahaidetasun-loturak izanik (lotura-maila alde batera utzita) etxebizitza familiar berean bizi den pertsona-taldea.

ZENTSU-SEKZIOA ETA BARRUTIA

Udal-mugapearen partiketa-modu bat da, honako ezaugarri hauez bereizten dena:

- ondo zehaztuta egotea, erraz bereizten diren mugen bidez, hala nola: lurreko akzidente naturalak, izaera iraunkorreko eraikuntzak edo bideak.

- zuzenbidezko 1.000 eta 3.500 biztanle arteko tamaina edukitzea, non eta udalerri osoak ez duen biztanle-kopuru txikiagoa.